XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Txiste bat kontatu zion eta txakurrei buruzko liburu bat utziko ziola agindu zion.
Egun hartan gauzak oso ongi ari ziren gertatzen.
-
- Honek ongi portatu haizela esaten dionean hasiko gaitun gu
- Hi aurrean ez egotea hobe izango dun.
- Ederki - esan zuen
Gauza lehenbailehen erabakitzeko irrikitzen
Nekeza gertatzen zitzaion bere sentimentuen aurkako jokabidea agertzen jarraitzea.
Seiak inguru horretan, bere aita zetorrela konturatu zenean aldegin zuen gelatik.
Hau gelan sartu eta Roland jaunari zuzendu zitzaion.
- Zer moduz? Zure ikasle hauek ongi portatu al dira?- galdetu zion.
- Oso ongi - erantzun zion Roland jaunak -.
- Julenek nahiko zail egiten zitzaion buruketa bat ulertzea lortu du azkenik.
- Dikek ongi egin du bere latineko ariketa.
- Anek batere akatsik gabe egin du bere frantseseko ariketa.
- Eta
- Oraintxe nindoan Gorkanez hitzegitera - esan zion Roland jaunak, Gorkanek aldegin ote zuen bere inguruan begiratuz -.
- Gaur inoiz baino hobeto portatu da! Egiaz, oso pozik nago.
Lan asko egin du eta denbora guztian oso atsegin eta formala izan da.
- Bere izakera hobetzeko asmoak dituela dirudi.